XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARABA LURRALDE HISTORIKOAREN XEDAPEN OROKORRAK. ARABAKO FORU ALDUNDIA. OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA.

Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 27ko 1.131/1989 FORU DEKRETUA, zeinen bidez, Arabako Lurralde Historikoan Zehaztasun Handiko Galgaketa Sarearen ezarketarako, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta Foru Aldundi honen artean elkarlan-Hitzarmen baten izenpetzeari buruz, 19.000.000 pezetatako zenbatekoan Gastu konpromisu proiektua onartzen den 1989 eta 1990 urtetarako, eta bakoitzak berari dagozkion aurrekontuetan finantzaketaren %92`85 isladatzeko konpromisua hartzen den.

Hirigintza eta Arkitektura Sailak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren aurrean zenbait jestio desberdin egin ditu, Arabako Lurralde Historikoan Zehaztasun Handiko Galgaketa Sarea ezartzeko, bi Erakundeen artean elkarlan Hitzarmen bat izenpetzea egiteko asmoz.

Guztira aurrekontua 19.600.000 pezetatara igotzen da, bere finantzaketa, jarraiango erakarketen arabera, banatuz: @- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa Sailak: 18.200.000 pezeta....

- Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak: 1.400.000 pezeta.

Guztira: 19.600.000 pezeta.

Bere aplikaziorako denbora-aldia 1989 eta 1990eko Ekitaldien artean izango da.

Kudeaketa-Kredituei buruz, 1989rako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorretaz, abenduaren 27ko, 55/1988 Foru Arauaren 20 artikuluan agintzen dena kontsideratuz.

Konpromisu Kredituei buruz, Arabako Lurralde Historikoaren, urtarrilaren 28ko, 8/1988 Aurrekontu Foru Arau Orokorraren 19 artikuluan izendatutakoa kontsideratuz.

Gai honi buruz 1989ko ekainaren 16ko datarekin, Finantza eta Aurrekontuetarako Zuzendari jaunak emandako txostena ikusirik, eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Foru Diputatuaren proposamenez, eta gaurko egunean Diputatuen Kontseiluak egin duen bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: LEHENENGO. - 1989 eta 1990 Ekitaldietara luzatzen den Hitzarmenaren urteanitzeko egozpenaren ondorioz, Gastu Konpromisu Proiektua onartzea zeinen zenbatekoa 19.600.000 pezetatara igotzen den, bera bi urtetan banatuz, ondorengo zehaztasunaren arabera: 1989. urtea: 10.500.000 pezeta. 1990. urtea: 9.100.000 pezeta. Guztira: 19.600.000 pezeta.

BIGARREN - Arabako Lurralde Historikoan Zehaztasun Handiko Galgaketa Sarearen ezarketarako Elkarlaguntza Hitzarmenaren %92`85 ordaintzen duen jestio sarrera, 1989ko indarreango Aurrekontuan eta 1990ko urrengoan isladatzea, jarraiango banaketaren arabera: 1989 AURREKONTUA. - 1-60-11-691-001. - Azpiegitura geodesikoa eta jasotze kartografikoa: 9.100.000 pezeta.